Saint-Quay-Portrieux-eko (Bretainia) "Kanerien Ar Goëlo" abesbatza joan den uztailean guk egindako bisita itzultzera dator. Bretainiako zein Euskal Herriko musikaz gozatzeko eta hura partekatzeko aukera izango da. Gainera, kontzertua "HIRU-HAMABI" elkartearen aldeko ekitaldi solidarioa izango da; elkarte horrek garun-lesioa hartu duten adingabeei ematen die babesa. Kontzertuan, bestalde, Bittor eta Alcazar izango ditugu gurekin; esperientzia handiko eta oso estimatuak diren txalapartariak dira biak.