- ekitaldia hau amaitu da.
ELKARTRUKE KULTURALA (BRETAÑA)

Zorte itzela eta ohore handia izan dugu 2026ko Landerneauko Bretainiako abesbatzen lehiaketan parte hartzeko aukera izatea. Gure lagun diren **Kanerien ar Goëlo** abesbatzaren bitartez, epaimahaiak lehiaketaren emaitza erabakitzen ari zen bitartean euskaraz kantatzeko gonbita jaso genuen. Entzuleek txalo zaparrada beroa eskaini zieten abestu genituen sei kantuei: **Mendirik mendi**, **Maitia nun zira**, **Baratze bat**, **Nafarroa**, **Euskalerriko** eta **Sagarra jo**. Amaieran, ustekabe atsegin gisa, **Kenavo** kantatu genuen, Bretainiako ongietorri eta agur kanta ezaguna. Abesti horrek bertaratutako guztiak zutik jarri zituen eta giro hunkigarria sortu zen. Benetan musikaz beteriko ekitaldi aparta eta sekula ahaztuko ez dugun esperientzia izan da. **Eskerrik asko, Bretainia!**