Gabonetako Kontzertuak / Conciertos de Navidad

postales-navidad-imprimir-7-600x848Hemen dituzue 2018ko abenduan izango ditugun kontzertuak:

Abenduak 23 12:30tan Loiuko San Pedro Elizan.
Abenduk 24 Lezaman Olentzerori harrera.
Abenduak 29 20:00tan Lezamako Santa Maria Elizan.

Aquí os dejamos las fechas de los conciertos de Navidad:

23 de diciembre a las 12:30 en la iglesia de San Pedro de Loiu.

24 de diciembre recibimiento al Olentzero en Lezama.

29 de diciembre a las 20:00 en La iglesia de Santa María de Lezama.

 

Esta entrada fue publicada en 16 diciembre, 2018.

Ekidazu Bergaran / Ekidazu en Bergara

Ekidazu Abesbatza Bergaran

Datorren igandean Urriak 28 eta eguerdiko 12:30tan ekidazu abesbatzak, Bergarako “Semirarixoan” emango du kontzertua.

goiburua-seminarixoa

Kulturgune honetan Antzerki, Dantza, musika eta haurrentzako ekitaldi ugari egiten dira.

Bertan, eskaintza aberatsa eta kalitatezkoa ematen da, horregatik, harro sentitzen gara, bertan egoteko dekogun aukeragaz.

Argi dekogu, datozenak gustora biziko dutela gure emanaldia.

Ekidazu en Bergara

El próximo domingo 28 de octubre a las 12:30, Ekidazu Abestaza dará un concierto en “Semanarixoa”.

En este centro cultural se dan cita el teatro, la danza, la música y actuaciones infantiles. La programación es amplia y de calidad, lo que nos hace sentirnos aún más orgullosos de haber sido invitados.

Quienes decidan ir pasarán un rato agradable con nosotros.

Esta entrada fue publicada en 18 octubre, 2018.

«Fair Saturday» 2018 ekitaldiaren inaugurazioan parte hartuko dugu

Aurten «Fair Sarturday» 2018ko ekimenaren estreinuan parte hartuko dugu.

Azaroaren 23 ostirala eta Bilboko «Bilbao Arenan» izango da, bertan 1000 musikari baino gehiago izango gara, besteak beste, Benito Lertxundi, Bilboko Udal musika Banda, Bilboko Koral Elkartea etabar luze bat. Ekitalde zoragarria izango da, filmen musika, opera, pop eta ikus entzuneko espektakulo pare gabea Necsum eta Technology for Emotion-ren eskutik.

Sarrerak agortu baino lehen eskuratu zurea!

 

La imagen puede contener: texto

Esta entrada fue publicada en 14 octubre, 2018.

Agate Deuna 2018

eki-ageda

Euskal Herriko ohitura zaharraren aginduz, Ekidazu Abesbatza ere ibili da Santa Ageda bezpera egunean Lezamatik kantatzen… «Lezamar neska-mutilak gara,Lezama da gure herria. Arrainek ura maite daben lez, maite dogu aberria.»

 

Neguko eguraldi euritsu eta haizetsuak ikaratu barik, ibili gara herritik, batetik bestera lurra gure makilekin indartsu astinduz, udaberria iratzarri gurean. Eta bide batez, ezer esan barik ere, batzuk Mari Jainkosari eta besteek Santa Ageda Martiriari, makilaren kolpe bakoitzarekin,  eskatu diegu gure kide eta laguna ere esnatu dadin.

Esta entrada fue publicada en 5 febrero, 2017.

Berriak

Ekidazu Abesbatza Bartzelonan

img-20161114-wa0013

Joan den azaroaren 12an abestu genuen “El Clot” auzaoan dagoen “Sant Martí del Clot” parrokian arratsaldeko 17:30etan, bertako Martin Deunaren jaien ospakizunen barruan. Bertan abesteko gonbitea “Orfeo Martinenc” taldetik etorri zitzaigun, pasa den maiatzean Lezaman egin zen kontzertuari segida emanez, abesbatza bien arteko elkartrukea borobiltzeko. Bertakoen emanaldia amaitu ondoren, Ekidazurena euskal folklorean oinarrituta egon zen eta arrakasta handia lortu zuen entzuleen artean.

Lezamako Ekidazu Abesbatza Txorierriko Baseri Antzokiaren inaugurazioan.

archivo_0001
Pasa den urriaren 5ean, arratsaldeko 19:30etan ireki zituen bere ateak Antzokiak. Aspaldian sukaldatzen egon den proiektu hau, Txorierriko Euskara Elkarteek sustatuta, baserri motako eraikin bezala erne eta garatu da. Derioko Parke teknologikoan (Seminario atzean) dago kokatuta. Euskara eta archivo_000euskal kultura bultzatzeko eta zabaltzeko asmoarekin sortu da. Ekidazuk, “Xalbadorren heriotza” eta “Txanton Piperri” kantatuz, inaugurazio ekitaldiari hasiera emateko ohorea izan zuen, 500etik gora euskaltzaleen aurrean.

Esta entrada fue publicada en 20 noviembre, 2016.

Ekidazu, Lezamako Abesbatza

Ekidazu Abesbatza Bizkaiko Lezaman jaio zen 2001eko udaberrian, Zorrizketan Euskara Elkarteko kide batzuen ekimenez. Gaur egun 25 ahots mistoz osotuta dago eta euren zuzendaria Iratxe Ispizua da.

Koru-taldearen helburu nagusiak bi dira: batetik, euskal musika korala eta munduko folklore-musika maitatzea, zaintzea, zabaltzea eta kantatzea; bestetik, musikaren bitartez euskaltzaletasuna ere agertzea eta zabaltzea.

Abesbatza gaztea bada ere, bere curriculuma lodituz doa, astiro bezain sendo. Herrian ematen dituen kontzertuetatik aparte (Gabonetan, Sanjoan bezperan, Santa Agedan, Andramari jaietan, Santa Zezili egunean eta abar), Bizkaiko eta inguruko beste hainbat musika ekitalditan ete urtero parte hartzen du: Txorierriko Gabon Kantak Jaialdian, BAEren Udaberriko Kontzertuetan, Bizkaiko Koruen egunean, iaz lehenengoz Begoñako Abesbatzen Astean eta eskatu zaion beste hainbatetan. Horrez gain, esperientzia aberasgarriak izan ditu elkartruke kantatuak antolatuz Arabako Gesaltza-Añanako “Gaubea”, Teruelgo “Alcorisa”, Lekeitioko Parrokiako, Hernaniko “Kantuz”, Begoñako “Garaizar”, Elorrioko “Berriotxoa” edota behin baino gehiagotan “Otxarkoaga Talde Korala” abesbatzekin. Aipatzekoak dira, baita ere, Europako beste koru batzuekin batera 2011n Unescoren egoitzan, Parisen, eman zuen kontzertua eta 2013an Palma de Mallorcako “Festival Coral de Primavera” ekitaldian abesteko eta euskal folklorea ezagutarazteko izan zuen aukera aberasgarria. Azken aldian, Frantziako “L’Orpheon de Luz St Sauveur” taldearekin izan du otsailean elkar truke musikalaren esperientzia partekatzeko aukera eta, modu berean, Ekidazuren 13. Urteurrena ospatzeko, Belgikako (Estinnes) “Poly’sons” abesbatzarekin bi kontzertu antolatu zituzten. bata Lezamako jaietan eta bestea maiatzean Belgikan eskaini zutena.

Hurrengo ikasturtean Bartzelonako «Orfeón Martinenc» Lezamara egindako bisitaren itzulera egingo dugu, guzti hori gure urteroko ekitaldiak alde batera utzi barik.