Iratxe Ispizua Yárnoz
Emakume Bilbotar hau gaztetatik hasi zen musika munduan murgiltzen.
Umetan “Juan de Antxieta” eskolanian ibili zen eta bertako kontserbatorioan piano eta solfeo ikasketak burutu zituen. Geroago, Madrilen Ingurugiro Zientzietako ikasketak burutzen zituen bitartean «Coro de profesores y estudiantes de la Comunidad de Madrid»-eko partaidea izan zen. Ikasketak burutu eta Bilbora bueltatzean, Bilboko «Koral Elkartean» sartzea erabaki zuen, «Euskeria Abesbatzako» kantari bezala. Gaur egun «Bilboko Koral Elkarteko» kidea da. Kontzertuak Euskal Herrian eta Espainia osoan ez ezik, Frantzian eta Belgikan ere eman ditu.
Abesbatzerako ganbara musikan ere badabil, Bilboko «Emitenia Abesbatzako» kidea delarik 2008tik aurrera. Zenbait momentutan koru honetan zuzendari lanak ere burutu ditu.
Abesbatzen munduarekin zerikusia duten hainbat ikastarotan parte hartu du, besteak beste, Javier Busto, Maite Oca, Jordi Casas, Vitautas Miskinis, Georg Grün, Basilio Astulez eta Tamara Brooks irakasleekin. Egin ditu kantu ikasketak ere Marta Ubieta irakaslearekin.
Gasteizko «Jesús Guridi» Kontserbatorioko irakaslea izan da. Gaur egun Bigarren Hezkuntza eta Batxillergoko eskolak ematen ditu.
Deja un comentario