Nor gara?

Gure Historia

“EKIDAZU” ABESBATZA Bizkaiko Lezaman jaio zen 2001eko udaberrian, Zorrizketan Euskara Elkarteko kide batzuen ekimenez. Gaur egun 20 ahots mistoz osotuta dago eta euren zuzendaria Iratxe Ispizua da.

Koru-taldearen helburu nagusiak bi dira: batetik, euskal musika korala eta munduko folklore-musika maitatzea, zaintzea, zabaltzea eta kantatzea; bestetik, musikaren bitartez euskaltzaletasuna ere agertzea eta zabaltzea.

Herrian ematen dituen kontzertuetatik aparte (Gabonetan, Sanjoan bezperan, Santa Agedan, Andramari jaietan, Santa Zezili egunean eta abar), Bizkaiko eta inguruko beste hainbat musika ekitalditan ere urtero parte hartzen du: Txorierriko Gabon Kantak Jaialdian, BAEren Udaberriko Kontzertuetan, Begoñako Abesbatzen Astean eta eskatu zaion beste hainbatetan.

Horrez gain, esperientzia aberasgarriak izan ditu, tartean nazioartekoak ere, beste koru talde batzuekin elkartruke kantatuak antolatuz, eta ahalegintzen dira urtean behin gutxienez horrelakoren bat egiten, adiskidetasunean kantu eta kultura desberdinak bata besteari erakutsiz.

iRatxe ispizua yárnoz

Gure Zuzendaria

Nacida en Bilbao desde niña comienza a estar vinculada a la música en general y a la coral en particular. El en conservatorio «Juan de Antxieta» realiza sus estudios de piano y solfeo a la vez que forma parte de la Escolanía del centro.

Geroago, Madrilen Ingurugiro Zientziak ikasketak burutzenzituen bitartean «Coro de profesores y estudiantes de la Comunidad de Madrid»-eko partaidea izan zen. Ikasketak burutu eta Bilbora bueltatzean, Bilboko «Koral Elkartean» sartzea erabaki zuen, «Euskeria Abesbatzako» kantari bezala.

Gaur egun «Bilboko Koral Elkarteko» kidea da. Kontzertuak Euskal Herrian eta Espainia osoan ez ezik, Frantzian eta Belgikan ere eman ditu.

Abesbatzerako ganbara musikan ere badabil, Bilboko «Emitenia Abesbatzako» kidea delarik 2008tik aurrera.Zenbait momentutan koru honetan zuzendari lanak ere burutu ditu.

Abesbatzen munduarekin zerikusia duten hainbat ikastarotan parte hartu du, besteak beste, Javier Busto, Maite Oca, Jordi Casas, Vitautas Miskinis, Georg Grün, Basilio Astulez eta Tamara Brooks irakasleekin. Egin ditu kantu ikasketak ere Marta Ubieta irakaslearekin.

Gasteizko «Jesús Guridi» Kontserbatorioko irakaslea izan da. Gaur egun Bigarren Hezkuntza eta Batxillergoko eskolak ematen ditu.

Gure ahotsak

Ana

Sopranoa

Enkarni

Sopranoa

Itxaso

Sopranoa

Karmele

Sopranoa

Loli

Sopranoa

Maite

Sopranoa

Marian

Sopranoa

Marije

Sopranoa

Pili G

Sopranoa

Amaia

Altua

Antxiñe

Altua

Bea

Altua

Bego

Altua

Inés

Altua

Marta

Altua

Mertxe

Altua

Pili L

Altua

Rosario

Altua

Alberto

Tenorra

Benito

Tenorra

Goros

Tenorra

Iñaki

Tenorra

Juanan

Tenorra

Kepa

Tenorra

Patri

Tenorra

Felix

Baxua

Fernando

Baxua

Jabi

Baxua

Joni

Baxua

Josu

Baxua

Julián

Baxua

Pedro

Baxua

Txema

Baxua

Galeria