Agate Deuna 2018

eki-ageda

Euskal Herriko ohitura zaharraren aginduz, Ekidazu Abesbatza ere ibili da Santa Ageda bezpera egunean Lezamatik kantatzen… «Lezamar neska-mutilak gara,Lezama da gure herria. Arrainek ura maite daben lez, maite dogu aberria.»

 

Neguko eguraldi euritsu eta haizetsuak ikaratu barik, ibili gara herritik, batetik bestera lurra gure makilekin indartsu astinduz, udaberria iratzarri gurean. Eta bide batez, ezer esan barik ere, batzuk Mari Jainkosari eta besteek Santa Ageda Martiriari, makilaren kolpe bakoitzarekin,  eskatu diegu gure kide eta laguna ere esnatu dadin.

Esta entrada fue publicada en 5 febrero, 2017. Añadir a marcadores el enlace permanente.