Ekidazu Abesbatza Bartzelonan
Joan den azaroaren 12an abestu genuen “El Clot” auzaoan dagoen “Sant Martí del Clot” parrokian arratsaldeko 17:30etan, bertako Martin Deunaren jaien ospakizunen barruan. Bertan abesteko gonbitea “Orfeo Martinenc” taldetik etorri zitzaigun, pasa den maiatzean Lezaman egin zen kontzertuari segida emanez, abesbatza bien arteko elkartrukea borobiltzeko. Bertakoen emanaldia amaitu ondoren, Ekidazurena euskal folklorean oinarrituta egon zen eta arrakasta handia lortu zuen entzuleen artean.
Lezamako Ekidazu Abesbatza Txorierriko Baseri Antzokiaren inaugurazioan.
Pasa den urriaren 5ean, arratsaldeko 19:30etan ireki zituen bere ateak Antzokiak. Aspaldian sukaldatzen egon den proiektu hau, Txorierriko Euskara Elkarteek sustatuta, baserri motako eraikin bezala erne eta garatu da. Derioko Parke teknologikoan (Seminario atzean) dago kokatuta. Euskara eta euskal kultura bultzatzeko eta zabaltzeko asmoarekin sortu da. Ekidazuk, “Xalbadorren heriotza” eta “Txanton Piperri” kantatuz, inaugurazio ekitaldiari hasiera emateko ohorea izan zuen, 500etik gora euskaltzaleen aurrean.